Aurkezpena
Ingurugiroaren arazoak
Naturan egiten diren kirolek kontzientzia ekologiko garrantzitsua
piztu ohi dute jarduera hauek egiten dituztenengan, eta surfa ez da salbuespena.
Surflariak beti izan dira lehenetarikoak ingurumenari egiten zaizkion gehiegikeriak
salatzeko orduan. Horrela, urteetan zehar hainbat erakunde sortu dituzte espazio
naturalen kontserbazioaren inguruan, kutsadura edota bizileku naturalen suntsipena
bezalako arazoen aurrean jendearen kontzientzia orokorra esanguratsuki areagotuz.
Hala ere, existitzen da gaur egun kontraesan franko surflarien ingurumen kontzientzia
eta kirol eta industri jarduerak naturan sortzen dituzten eraginen artean.
Surf industriak 750.000 surf taula ekoizten ditu urtero. Material sostengarriz
edo biodegradagarriz eginiko taulen kopurua irrigarria da, eta material ez
toxikoen erabilera tasa ere arrunt apala da.
 |
| Foam tradizionalarentzat alternatiba sostengarrien plazaratzeak aurrerapauso
handia suposa dezake industriaren ingurune-inpaktua murrizterako orduan,
industriaren jarduteak surflarien balio eta itxaropenekin bateratuz. |
|
Surf industriak duen buruhauste ekologiko larriena foam-aren (poliuretano
bitsa) fabrikazio eta erabileran aurkitzen da. Foam-a surf taularen barnean
dioan materiala da eta bi ingurumen arazo nagusi suposatzen ditu; toxizitatea
eta birziklatzeko edo biodegradatzeko ezintasuna. Arazo honen inguruan kezka
nabarmena ari dira adierazten surflariak eta industria berau ere, batez ere
Isozianatoetan oinarritutako foam-aren harira, osasunerako eta ingurumenerako
kaltegarri diren heinean. Foam hau ohikoa izan da surfaren mundu merkatuan
azken hamarkadetan, eta beronen erabilerak konflikto larria sortzen du surflarien
balioen eta industriaren jardueraren eraginen artean.
TXFOAM foam ekologiko berri baten ikerketa eta garapenera
bideraturiko proiektua da, surf taulen ekoizpenean erabiltzeko.
GAIA (Euskal Herriko Elektronika eta Telekomunikazio Cluster
Erakundea) eta ESTIA-ak ((Ecole Supérieure des Technologies Industrielles
Avancées) bultzaturik, proiektuaren helburu nagusia foam material alternatiboa
lortzea da, zeinak foam tradizionalaren (poliuretanozkoa) ezaugarri bertsuak
izan behar dituen, bai kostu eta bai ezaugarri mekaniko aldetik.
 |
| Azken finean, proiektu honen xedea surf industriari ingurumen ikuspegitik
sostengarria den foam alternatibo bat eskaintzea da, praktika industrialak
eta surflarien balioak adiskidetuz, zeinak kontzientzia ekologiko garrantzitsua
duten. |
|